XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

preso gaiztoak berarekin hitz egiterik nahi izango ote zuen ala ez galdezka.

Tailerrean berriro. Neguari zegokion argia eta usaina, isiltasuna.

Teilatupeko presoen solasa biziduna zen, baina puntu bat arte.

Zein arraroa zitzaion guztia... Preso gaiztoaren mahaira joan zen orduan, sentipen haiek atzean utzita, eta agurtu egin zuen, etorri berrien modura.

Preso gaiztoak begi bat zuen triste.

Egurrezko kutxa margotzen ziharduen... Eta atzean utzitako sentipenak aurrea hartu zioten ostera ere.

- Zurekin hitz egitea debekatu didate ia-ia -esan zion Elenak.

Begi hura aztertzeko aukera hobea eduki zuen.

Kutxan kosmosa ageri zen, izar andana handia galaxiak osatzen, kometak, izar usoak; lurra ageri zen, urdin, hodeien artean...

Koloreak atsegin du begi barnean egotea; eta preso gaiztoak ondo margotzen zuen.

Elenak berriro hitz egin zuen, eta konturatu zenerako eguerdia igaroa zen.

Etxeko bidean, itsas aldeko errepidetik, imajinen segadan erori zen pentsamendua; ikusi egiten zuen elkarrizketa, ez ordea asfaltoa, ezta inguruko mahasti sendoak ere.

Bai, sentimenduen anabasan; sustraiek hil egiten dute hazia, baina sustraiek sortzen dute hostoa; hodeiek haizearen aurka ezin joan, eta borondateak ezin maitasunari eutsi.

Bide berri batetik joan zen hurrengo egunean, haizearen alde beti.

Hodei bakarra ikusi zuen bidean, bere adinekoa gutxi gora-behera.

Udako eguna zen, oparoa Andaluzian: lertxuntxoak elikadura bila zebiltzan